Inicio menú local
Edukiaren hasiera
Hemen zaude: Hasiera » Findegia » Proiektuak >> HUA
Petronorreko findegiak programa zorrotza betetzen du, ekoizpen-prozesuan barrena erabiltzen duen ura garbitzeko eta birziklatzeko.
2010eko azaroaren bukaeran edo abenduaren hasieran jarri dira martxan Ur Araztegiko (DAR) tratamendu primarioko instalazio berriak.
Sistema horri esker, ur-kontsumoa eraginkorragoa izango da, eta ingurumena kutsatzeko arriskua ia erabat desagerraraziko du.
Uraren egungo kudeaketak ingeniaritza kontzeptualeko ikerketa batean lortu ziren hobekuntzak biltzen ditu, 2004ean hasi zena eta ondorengo alderdiak hobetzen dituena DAR plantaren berrikuntzan:
Horrek guztiak hamaika onura ekarri dizkio ingurumenari:
Kostuei dagokienez, proiektuaren lehenengo fasearen aurrekontua 1,8 milioi eurokoa izan zen, prozesuen ur-lerroa aldatzea ordaintzeko. Bigarren faseak, oliodun uren aurretratamenduko fasea aldatzean oinarritu zena, 16,6 milioi euroko kostua izan zuen.
Instalazioa martxan, inbertsio berri bat egiteko aurrekontua eskatu da prozesuko urak biltzeko tanga eraikitzeko. Haren bidez, halako ur gazien kudeaketa hobetuko da eta findegiko ekipoen garbiketen hondarrak metatzeko biltegi berri bat egingo da, zeinak industria konplexuko hondakinen kudeaketa hobetuko duen.
Lotutako edukiak
Lotutako estekak
Informazio osagarria
Petronor Athletic-ekin
Inicio pie