Inicio menú local
Edukiaren hasiera
Hemen zaude: Hasiera » Gure ingurunea » Ondare historikoa
Muskizko findegia industria-iragan oparo bati loturik dagoen eskualdean dago, eta jaunen garaiko herentzia baliotsua ere jaso du. Eta arrasto horiek guztiak ondo baino hobeto zaindu dira, datozen belaunaldiek ere haiez gozatuko dutela bermatzeko.
Petronorren instalazioen inguruan ibilaldia egiteak mende batzuk atzera salto egitea esan nahi du; hasteko, ezinbestekoa da Muñatoizko gaztelua eta Salazartarren jauregia bisitatzea. Bi eraikin horiek modu berezian daude babestuta, eta jauregia Petronorren egoitza soziala da gaur egun.
Era berean, eskualdeko meatzaritza-jardueraren hamarkadetara bidaiatzea ere erraza da, El Pobal burdinolari esker edo Gallartan dagoen Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoan jasotako funtsei esker. Bi instalazioetan, burdin mea metal bihurtzekoerabiltzen zituzten tresnak eta lan-metodoak ikus daitezke. Industria-iragan aberatsaren berri ematen duten aztarnarik zainduenak eta agerikoenak dira; Peronorren hartu zuen gero industria-iragan horren txanda.
Contenido relacionado
Lotutako edukiak
Informazio osagarria
Petronor Athletic-ekin
Inicio pie