Kopako finala pantaila erraldoian ikusi ezazu

Petronorrek eta Muskizko Udalak, maiatzaren 30ean, Errege Koparen finala eskainiko dute, pantaila erraldoian, Errota Zahar parkean.

Datorren maiatzaren 30ean, Athletic eta Barçaren arteko Kopako finalaz gozatu ahal izango duzu Petronorrek eta Muskizko Udalak Errota Zahar parkean jarriko duten pantaila erraldoian ikusiz. Festa arratsaldeko 17:30etan hasiko da eta gaztelu puzgarriak, txorizo jana eta aizkolari erakustaldia izango da bertan.

Gainera, partiduaren atsedenaldian Athleticen ekipazioa zein kirol kamiseta eta DVD eramangarria zozkatuko dira.

Animatu zaitezte!! Aurrera Athletic!!