Gurutze Gorriak Petronorren laguntza saritu du

Batirtze Iturbe eta Maria Gonzalez Jose Ignacio Zudaireri saria ematen.
Gurutze Gorriak Petronorren laguntza eta kolaborazio historikoa seritu du. Gurutze Gorriak, bere Bizkaiko Biltzarraren bidez, publikoki hainbat entitate saritzeko erabakia hartu du, haien artean Petronor, “bere ibilbide luzeagatik eta gure erakundeari, urte guzti hauetan zehar, emandako laguntzagatik”, azpimarratu dute Maria Gonzalez eta Batirtze Iturbe Guretze Gorriaren Fondoak Atzemateko arduradunek.

Petronorrek Gurutze Gorriare emandako laguntze artean azpimarratu behar dira diru-laguntzak eta utzitako emergentzia ibilgailuak, anbulantziak. Horrez gainera, Petronor eta Repsolen arteko hitzarmena dago erakunde honen itsas salbamendurako ontziei erregaia emateko.

Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolakuntza eta Erakunde Harremanen zuzendariak eskerrak eman ditu sariagatik: “harro gaude, guretzako gizarte erantzukizuna oso garrantzitsua baita, gizarteari eman digunaren zati bat bueltatu behar diogu”.

Argazkiak, hemen.

Bideoa, hemen.