Hemen zaude: Hasiera » Findegia » Instalazioak
Findegia
Instalazioak
Petronorreko Findegia Muskiz eta Abanto-Zierbenako udalbarrutietan dago, Europako itsas portu garrantzitsuenetariko baten atrakalekuekin lotuta oliobidez. Konbertsio-eskema du findegiak (erreformatzea, FFCa, biskositate-murrizketa eta Mild hydrocracker-a) eta urtean 11 milioi tona (MTN/urte) distilatzeko ahalmena du. Neurriei dagokienez, 220 hektareako azalera du, eta biltegiratze-ahalmen handia. Izan ere, 894.000 m3 gasolio gordin, 1.279.000 tona lehengai, 922 m3 produktu burutu eta 254.600 m3 tarteko produktu gorde ditzake.
Ezaugarri teknikoak
Industriaguneak bi eremu nagusi ditu:
- Lehen eta bigarren findegiak: ohiko bi findegi dira, eta, horien barruan, hidrogenoa sortzeko bi unitate eta hutseko gasolioaren desulfurazioko unitate bat daude.
- Konbertsioa: hutseko distilazioa egiteko, biskositatea murrizteko eta FCCko unitateak ditu, petrolio-deribatu astunen kantitatea murrizteko.
Itsasoko terminala eta oliobidea
Itsasoko instalazioek honako osagai hauek dituzte:
- 3.000 metroko kai-muturra, 500.000, 150.000 eta 50.000 t-ko itsasontzietarako hiru atrakalekurekin.
- Hiru atrakalekuko pantalana: horietako bi 30.000 t-ko itsasontzietarako dira, eta beste bat 3.500 t-ko ontzietarako.
- Itsasoko erregaiak (gasolioa eta fuel-olioa) gordetzeko andelak.
- Ontzietatik olio gordina husten laguntzeko ponpak.
- Deslastatze-uren tratamendua.
Portua findegiarekin lotzeko oliobidea

Findegia itsas terminalari lotuta dago, poliduktoaren bidez, eta honako lerro hauek ditu: Propilenoa (0-ko 6"), petrolio-gas likidotua (0-ko 8") produktu bereziak (0-ko 14"), gasolinako bi (2 x 0-ko 12"), gasolioa (0-ko 14"), fuel-olioko bat (1 x 0-ko 20") eta gasolio gordina (0-ko 42").
Findegiko unitateak
- Gasolio gordina distilatzeko bi unitate. Unitate horietan, gasolio gordinetik ezaugarri jakinak dituzten osagaiak bereizten dira: petrolio-gas likidotua, naftak, kerosenoa eta abar. Horrez gain, egoera atmosferikoan ezin distila daitekeen hondakina ere sortzen da. 11.000.000 tona/urte.
- Hutseko distilazioaren unitatea. Unitate honek gasolio gordinaren distilazio atmosferikotik sortutako hondakina tratatzen du, presio murriztuan, eta distilatu hau lortzen du: hutseko gasolioa eta biskositate handiko hondakina. Bi elementu horiek, hurrenez hurren, FFCko eta biskositate-murrizketako unitateetarako lehengaiak dira, eta asfaltoa fabrikatzeko ere erabiltzen dira. 4.888.000 tona/urte.
- Ohantze Fluidizatuko Cracking Katalitikoaren unitatea (FCC). Hutseko gasolioa eta distilazio atmosferikoaren zenbait hondakin-mota produktu distilatu bilakatzen ditu, eta produktu horiek gasolina eta gasolioa ekoizteko oinarritzat erabiltzen dira. Horrenbestez, etekin hobea ateratzen zaio gasolio gordinari, eta fuel-olio gutxiago produzitzen da. 2.306.000 tona/urte.
- Naften desulfurazioko bi unitate. Unitate horietan, sufrea kentzen zaie naftei, Platformatuko Unitateetarako kargatzat erabiltzeko. 1.816.000 tona/urte.
- Platformatuko (erreformatze katalitiko) bi unitate. Gasolio gordinaren distilazio atmosferikotik sortutako naften atal bat tratatzen dute, naften oktano-kopurua hobetzeko, eta, hartara, gasolina burututzat jotzeko. 1.282.000 tona/urte.
- Tarteko Distilatuen Desulfurazioko lau unitate. Unitate horietan, distilazio atmosferikoaren kerosenoa eta gasolioa eta FCC unitateetako tarteko produktuak tratatzen dira, elementu horiei sufre-kopuru gehiena kentzeko, kolorea egonkortzeko eta dagozkien kalitate-zehaztapenak bete ahal izateko. 4.435.000 tona/urte.
- Hutseko Distilatu Astunen Desulfurazioko Unitatea. FCC Unitateko kargarako sufrearen eta nitrogenoaren ezaugarriak hobetzen ditu. 1.801.000 tona/urte.
- Hidrokarburoen bidez (findegiko gasa, propanoa, gas naturala eta naftak) hidrogenoa sortzeko bi unitate. Hidrogeno hori, gero, desulfurazio-unitateetan erabiltzen da. 33.000 tona/urte.
- ETBE unitatea. Etil terbutil eterra sortzen da unitate horretan. Produktu oxigenatu horrek gasolinaren oktanajea hobetzen du, bioetanolaren bidez. 62.000 tona/urte.
- Alkilazio-unitatea. Unitate horretan oktanaje handiko gasolina ekoizten da, berunik gabeko gasolinak eratze-aldera. 195.000 tona/urte.
- Disolbagarriak Hidrogenatzeko Unitatea. Disolbagarrien aroma-osagaiak ezabatzen ditu, produktuak eskatzen dituen zehaztapenak betetzeko. 24.000 tona/urte.
- Petrolio-gas Likidotua Berreskuratzeko eta Bereizteko hiru unitate. Horietan, propanotik bereizten da butanoa, produktuon kalitate-zehaztapenak betetzeko. 640.000 tona/urte.
- Petrolio-gas likidotuaren Merox Desulfurazioko bi unitate. Produktu horren sufre-osagaiak ezabatzen ditu. 552.000 tona/urte.
- Propilenoa Berreskuratzeko Unitatea. Purutasun handiko maila kimikoa duen propilenoa ekoizten da unitate horretan, gero industria petrokimikoan lehengai gisa erabiltzeko. 105.000 tona/urte.
- Butadineoak Hidrogenatzeko Unitatea. Butano olefinikoa tratatzen da, elementu horren kalitatea industria petrokimikoak ezarritako zehaztasunei egokitzeko. 134.000 tona/urte.
- Gasolinen Merox Gozatze-unitatea. Unitate horrek FCCko gasolinaren sufre-konposatuak bestelako konposatu ez-korrosibo bihurrarazten ditu. 1.101.000 tona/urte.
- Kerosenoaren Merox Gozatze-unitatea. Distilazio atmosferikoko kerosenoaren atal batek duen sufrea konposatu ez-korrosibo bihurrarazten du unitate horrek. 401.000 tona/urte.
- Biskositatea murrizteko unitatea. Hutseko hondakinen biskositatea murrizten da unitate honetan, hartara, diluitzailea aurreztuta, fuel-olioari dagozkion zehaztapenak betetzeko. 2.395.000 tona/urte.
- Ur azidotarako sei stripper (ahigailu), uretatik SH2 eta NH3 ezabatzeko eta ur hori isurtzeko prest geratzeko. 240.000 tona/urte.
- Asfaltoa Produzitzeko Instalazioa, urtean 400.000 tona ekoizteko gaitasunekoa.
- Platforming unitateetatik sortutako nafta erreformatuaren Bentzenoa Murrizteko Unitatea. Bentzeno-edukia murrizten da hor. 890.000 tona/urte.
- FCCko Naften Desulfurazioko Unitatea. Cracking katalitikoan sortutako naftei sufrea kentzen zaie unitate horretan. Hidrogenazio selektiboaren (SHU) ahalmena 930.000 t/u da; desulfurazioarena, (NF3) 550.000 t/u.
- Baterako Sorkuntzaren Unitateak. 50 MWeko energia elektrikoa sortzeko gaitasuna dute.
- Zazpi galdara ditu, eta 530 t/h lurrun sortzeko gaitasun dute. Lau hozte-dorre ere baditu, egunean 756.000 m3ko emari zirkulatzailearekin.