Inicio menú auxiliar

Inicio menú principal eu

Inicio menú local

Edukiaren hasiera

Hemen zaude: Hasiera » Gure ingurunea » Ondare historikoa » El Pobal burdinola

Ondare historikoa

El Pobal burdinola

Muskizko erdigunetik hiru kilometro eskasera dago El Pobal burdinola, Bizkaiko industria-arrasto baliotsuenetako bat. Artisau-multzo zahar horretan bihurtzen zuten burdin mea metal; egia esan, bertako elementu asko oso ondo zainduta daude.

Salazartarrek XVI. mendean jatorrizko burdinola eraiki zutenean hasi zen eraikin-multzo horren historia. Hurrengo urteetan, eraikina aldatu eta handitu egin zuten, ekoizpen-behar handiagoei aurre egiteko. XVIII. mendean izan zuen burdinolak goren unea. Garai horretakoak dira aldaketarik garrantzitsuenak, eta oraindik ere horietako asko nabarmendu daitezke; orduan egin zituzten presa, ubidea eta tunel hidraulikoa, besteak beste.

XIX. mendean, multzoa osatzen zuten elementu asko aldatu egin zituzten, garai berrietara egokitzeko. Baina, horregatik ere, burdinolak ez zuen saihestu gainbehera geldoa, eta behin betiko itxi zuten 1965ean.

Gaur egun, multzo historiko garrantzitsu gisa irauten du; Barbadun ibaiak mugatzen duen agertoki berde batean burdin meatik metala nola sortzen zen ikustea ahalbidetzen digu, eta burdinolako mendetako jalkin gorrixkak ere ikus daitezke oraindik La Arenako hondartzan.

Bisitariek XVI. mendeko burdinola eta dorretxea, errota eta ukuiluak ikus ditzakete. Eta, era berean, presak, ubideak, presaurreak, tunelak eta zubi erromanikoak osatzen duten egitura hidrauliko landua ere hautemango dute.

Contenido relacionado

Inicio pie