Haurren minbiziaren ikerkuntzarako elkartasun partidua, Zierbenan

FS Santurtzi eta Zierbena FS elkartasun partidua jokatuko dute, datorren maiatzaren 2an, Zierbenako kiroldegian, Neuroblastomaren (haurren minbiziaren) ikerkuntza laguntzeko asmoz.

Santurtzi eta Zierbenako areto-futbol taldeek, Neuroblastoma (haurren minbizia) duten Gaixoen Senide eta Lagunen Elkartearen laguntzaz, antolatuko duten elkartasun partiduak gaixotasun honen ikerkuntza bultzatzea du helburu. Topaketa maiatzaren 2an izango da, arratsaldeko 18:30etan, Zierbenako kiroldegian, eta sarrerak 5 eurotan salduko dira.

Sarrerak Santurtzi eta Zierbenako udal kiroldegietan, bi kluben egoitzetan, La Cuestako (Zierbena) gizarte zentroan eta Santurtziko Kresala tabernan eskuragarri daude.