Repsol eta Indra sarituak izan dira itsas instalazioetarako sortutako Segurtasun Teknologiagatik

World Oil  argitalpen berezitua Repsol eta Indra saritu ditu bere HEADS (Hydrocarbon Early and Automatic Detection System) proiektuagatik, itsasoan hidrokarburoen ihesaldiak arin detektatzeko teknologia aitzindaria, energia industriaren instalazioen segurtasuna handitzen duena.

World Oil argitalpen berezituak, Repsolek eta Indrak elkarrekin sortutako, HEADS proiektu aitzindaria teknologia proiekturik onena bezala saritu du, “Health, Safety, Environment/Sustainable Development Offshore” mailan. Saria Repsolentzako aitorpen berria da,  hidrokarburoen ustiapenean, garapenean eta ekoizpenean puntako teknologia sortzearen alde egindako apustuagatik.

Proiektua Repsolen Teknologia Gunean (CTR) garatu da eta lehenengo industria instalazioa, 2013 urtetik abian dagoena, Tarragonako uretako ekoizpen plataforman egin da. Sistemaren Ikerkuntza zein Garapen faseak arrakastaz bete ondoren, Indrak eta Repsolek energia industriaren zerbitzura jarri dute teknologia berritzaile hau, HEADS-en baterako merkaturatze akordioaren bidez.

World Oil Awards-ek petrolio industriaren teknologia proiekturik berritzaileenak saritzen dituzte eta etorkizuneko erronka teknologikoak ebazten dituzten konpainiak bereziki kontutan izaten dituzte.

Prentsa Oharra, hemen.