Petronor, enpresa osasungarria eta kardio-babestua

Petronor dozena bat desfibriladore jartzen ari da findegiko gune estrategiko askotan. Zure Segurtasunerako, Ekin! proiektuan bildutako, “enpresa osasungarriaren” ideia hau praktikara eraman da, Petronorren barneko alorrean egindako Hausnartzeko eta segurtasuna hobetzeko azterlanaren bidez.

Denok dakigun legez, bihotz- eta arnas-gelditze kasuetan erabiltzen den aparatua da desfibriladorea, pultsurik gabeko bentrikuluetako fibrilazioaren edo bentrikuluetako takikardiaren ondorio denean. Aipatutako kasuetan garaiz desfibrilazioa aplikatzen bada, ongi ateratzen da kasuen bi herenetan eta erabakigarria izan daiteke bizitzaren eta heriotzaren arteko lerro fin hori zeharkatzea edo ez zeharkatzea dakarrelako. Pertsona guztiek erabiltzeko diseinatuta daude talde horiek eta erabiltzeko ez da ezagutza zehatzik izan behar. Hala ere, maiatzetik urte amaierara bitartean, bihotza eta birikiak berpizteko maniobren eta talde horien erabileraren inguruko prestakuntza eskaintzen hasi da Petronor, Suteen Aurkako Jarduteei buruzko programaren barruan.

Zalantzarik gabe, segurtasuna hobetzen bada, Petronorren lan egiten dutenen ongizatea ere hobetuko da eta lantegiaren eraginkortasunerako eta ekoizpenerako ere mesedegarria izango da. Horixe da krisialdia gainditu eta enplegua mantentzeko berme onenetarikoa. Baina horrez gain, “enpresa osasungarria” kontzeptuaren lehenengo onuradunak instalazioen barruan lan egiten dutenak dira eta benetan kezkatzen zaie dieta mediterraneoaren gaineko jarduketa-ildoek, arrisku psikosozialen ebaluazioak, tabakoaren, alkoholaren eta drogen kontsumoaren prebentzioak eta enpresa kardio-babestuaren kontsiderazioak.

Zure segurtasunerako, ekin!