Muskizek bere Nekazaritza Azokaren XXXII. edizioa izan zuen atzo

Milaka pertsona Donibaneko plazara gerturatu ziren, atzo, Muskizko XXXII. Nekazaritza Azokaz disfrutatzeko.

98 baserritar inguru eta 30 abeltzain baino gehiago izan ziren, atzo, Muskizko Nekazaritza Azokaren XXXII. edizioan. Nekazaritza-produktuen, herriko abereen eta eskulangintzen erakustaldiak, zaldi-txapelketa zein heziera erakusketa jai egunaren ardatzak izan ziren, baita  Bizkaiko Txakolinaren Urrezko Dominaren emanaldia ere -Jose Domingo Txabarriren ardoa izan zen garailea-.  Aldi berean, herriko dendek beren Sustapen eta Aukeren Azoka antolatu zuten, frontoian.

Aurreko edizioetan bezala, azokara hurbildu zirenek animali exotikoak ikusteko aukera izan zuten (dromedarioak, llamak, zebrak…),  Muskizen hazitako txerri errearen pintxoak dastatzeaz gainera.

Argazkiak, hemen.