Aitor Rodriguez eta Cristina Atienza, Petronorrek Facebookean zozkatu dituen Athleticen kamiseten irabazleak

Aitor Rodriguez eta Cristina Atienza Petronorrek Facebookean zozkatu dituen Athleticen bi kamiseta ofizialen irabazleak dira.

Txapelketa Bizkaia osoko biztanleentzat eta Petronor.info Facebookean jarraitzen dutenentzat zuzendurik zegoen. Lehiaketa selfia bidaltzean oinarritzen zen, lehoiak animatzen. Kamiseta bat Abanto-Zierbena, Muskiz zein Zierbenan bizi diren partaideen artean zozkatu da eta bestea Bizkaia osoko biztanleen artean.

Aitor Rodríguez muskiztarrak eta Cristina Atienza basauritarrak bere selfia bidali dute eta, ausazko zozketaren bidez, irabazle bilakatu dira. Bi garaileek jaso duten kamisetaren modelo eta neurria aukeratu ahal izan dute.

Zorionak!